XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Hainitz ongi eginen duzu ortzirale oroz, edo nahiago baduzu bertze asteko egun batez zerbeit penitentzia gehiago ofreitzea, edo barur, barur erdi, mehe, edo bertze zerbeit zure osagarriaren eta kondizionearen arabera, edo othoitz, arrosario, kurutzearen bide, kofesio, komunione, edo mortifikazione, beti chede beretara, bekhatuen erreparatzeagatik eta Elizaren garaitia laster ardiesteko.

4. Arrats beherean, familiako biltzen ahal zaizten guziek erran gora Ahalaz Jesusen Bihotz Sakratuaren aldarettoaren edo imayaren aitzinean arratzeko othoitza eta arrosariotik bortz edo hirur edo bederen bi hamarreko.

Gero, Jesusen Bihotz Adoragarriari fedezko, esperantzazko, karitatezko aktak eta bihotz alchatze hauk: JESUS, Bihotzez eztia eta humila, egizu nere bihotza zurearen iduri, (300. Eg. indulient) aldi oroz; (Pie IX 1868).

JESUSEN Bihotz eztia, egizu maita zaitzadan beti gero eta gehiago, (100 Eg).

JESUSEN Bihotz eztia, izan zaite ene amodioa, (300 eg).